XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARABAN ERE ESKUALDUN GARBIAK BADIRELA

Mezatik lekora, dantzari eta txistulariek lagundurik, Herriko Etxerat joan gare.

Han, aurresku eta eskual-dantzen ondotik, mintzaldiak izan ditugu: lehenik Eskualzaindiko Buruzagiaren agurrak eta Idazkariaren berri-emaiteak.

Gero aita Ulibarren Aramaiotarraren hitzaldia: eskuara Aramaion lehen, orai, bihar.

Hirugarren minzaldia Mixelena jaunak eman behar zuen eskual-toki izenez; bainan Erronkariko bidetan min-harturik ezin etorria baitzen, haren lana irakurri dute.

Haritschelhar jaunak ere egin beharko zuen Lapurdi, Baxenabar, Xuberoko Eskualdunen agurra.

Iratzeder jaunak egin behar izan du: Barkamendu galdetu diote Aramaiotarreri, ordu arte uste zuelakotz etzela Araban Eskualdunik....

Eta goraki erran diote, mende berri huntan, fededun egotekotan behar dela fededunago izan eta eskualdun egotekotan behar dela eskualdunago izan.

Erakutsi dute guziek esku-zartaka ongi aditu zutela eta, Baionatik Aramaioraino, funtsean bat dela eskuara, bat eskual-bihotza.

Aratsaldean sekulako gazteak bildu dire eta guzien beharri bihotzak kantu ederrez ase.

Lehenik bi bertsolari aditu ditugu: Enbeita eta Muniategi, gero Sabin Salaberri kartsuak moldatu kantaritaldea eta bi gitarra-joile dena eskual-min ta gazte-amets.

Geienik guzieri gustatu zaizkotenak, Salaberriren Gurea da, Munduko pakea eta... GORA ARABA.